martes, 4 de marzo de 2014

Aitziber Berrueta: " Instituzioek ez dute gurekin harremanik izan" " Biktima guztiak aitortuak izan behar dira"


14-03-06 udalbatzarako mozioa



Hona hemen hurrengo martxoaren 6an Iruñeko udaletxean Angelgogoan plataformak aurkeztuko duen mozioaren edukia.Proposamen hau egia, aitortza eta erreparazioaren bidean kokatzen dugu, horrelako gertakariak berriro inoiz gerta ez daitezen urratsak ematea berme bakarra delako.


Aurreko astean Udalean ordezkatuta dauden eta prestutasuna agertu zuten alderdiekin harreman erronda egin genuen. Orain, etorkizunera begiratzeko ordua heldu zaigu, borondateak elkartu eta behar diren baliabideak eta urratsak emateko momentua dugu, sortutako sufrikarioa gainditze bidean jartzeko.

Egiaren ordua heldu da!

lunes, 24 de febrero de 2014

Zuriñe Huarte: “Angel, indarkeria politikoaren biktima da eta horrela aitortua izan behar da”


Donibane auzoko dendari honek, orain 10 urte Angelen heriotza nola bizi izan zuen testigantza jaso dugu eta instituzioen aldetik bere erailketaren izaera politikoa aitortua izan behar dela helarazi digu, beste biktima batzuekin egiten duten bezalaxe.

jueves, 20 de febrero de 2014

Sinadura bilketa

Azkeneko hilabeteetan auzo mailan martxan jarritako sinadura bilketa aurrera darrai. Aste honetan auzoko zinema ospetsuetan, tarte batez, hurbildutako orok, bere sinaduraren bidez kanpainari babesa emateko aukera izan dute. Ehundaka dira orain arte bildutako atxikimenduak, egun gutxi falta dira epea bulatzeko, oraindik sinatu ez baduzu zertara zaude itxoiten? Martxoak 13, 10. Urteurrena.

viernes, 14 de febrero de 2014

Pablo Ibañez, Berrueta-Mañas sendiaren abokatuarekin elkarrizketa


Kaixo!
Angelgogoan plataformatik abiatu dugun kanpainaren barruan, bideo-elkarrizketa baten grabaketan ari gara. Gure asmoa, urteak lantzen ari garen afera honen gainean argi pittin bat ematea da. Hona hemen elkarrizketa horietatik lehena. Denon eskutan dago ahal dugun jende gehienari helaraztea.
Mila esker!

jueves, 30 de enero de 2014

Ehundaka bizilagunek aitortzaren alde sinatzen dute


Azkeneko asteetan ehundaka lagunek bere sinadurarenbidez bultzada ematen ari diote Angelgogoan plataformak bultzatuduen auzo ekimenari. Angel eta bere familiaren egia, aitortza etaerreparazioaren aldeko ekimena ez zen posible izango gureauzoko hamarnaka denda, elkarte, kolektibo eta norbanakoezberdinen laguntza eta inplikaziorik gabe. Auzoko 70 dendabaino gehiagok sinadura bilketarako orriak dituzte etaegunerokotasunean auzoko bizilagunak mugitzen diren bestehainbat tokitan, hala nola ikas eta kirol zentroetan, ere sinatzekoaukera dago. Etxetik ere digital eran sinatzeko aukera dago, auzoekimen honi ahotsa eta zabalkuntza emateko prestatutako bloghonetan bertan.

Lerro hauetatik bertatik oraindik sinatu ez dutenak sinatzeraanimatu nahi ditugu. 10. urteurrena gainean daukagu eta indarkeria politikoaren biktimek merezi duten egia, aitortza eta erreparazioa lortzeko pausuak ematea dagokien instituzio eta instantzia ezberdinei auzoaren ahotsa eta iritzia iristea nahi dugu.