jueves, 30 de enero de 2014

Ehundaka bizilagunek aitortzaren alde sinatzen dute


Azkeneko asteetan ehundaka lagunek bere sinadurarenbidez bultzada ematen ari diote Angelgogoan plataformak bultzatuduen auzo ekimenari. Angel eta bere familiaren egia, aitortza etaerreparazioaren aldeko ekimena ez zen posible izango gureauzoko hamarnaka denda, elkarte, kolektibo eta norbanakoezberdinen laguntza eta inplikaziorik gabe. Auzoko 70 dendabaino gehiagok sinadura bilketarako orriak dituzte etaegunerokotasunean auzoko bizilagunak mugitzen diren bestehainbat tokitan, hala nola ikas eta kirol zentroetan, ere sinatzekoaukera dago. Etxetik ere digital eran sinatzeko aukera dago, auzoekimen honi ahotsa eta zabalkuntza emateko prestatutako bloghonetan bertan.

Lerro hauetatik bertatik oraindik sinatu ez dutenak sinatzeraanimatu nahi ditugu. 10. urteurrena gainean daukagu eta indarkeria politikoaren biktimek merezi duten egia, aitortza eta erreparazioa lortzeko pausuak ematea dagokien instituzio eta instantzia ezberdinei auzoaren ahotsa eta iritzia iristea nahi dugu.