Kaixo lagunak;
Hasteko, ezin gure burua aurkeztu 2004ko martxoaren 13 berezi hartan gertatutakoa gogoratu gabe. Data esanguratsu horretan Donibane auzoko okin Angel Berrueta eraila izan zen.
Martxoaren 11ko atentatuak burutu eta 2 egunetara familia bizilagun bateko kide polizia nazional batek, bere emazteak eta beraien semeak Angeli tiro eginez eta labankada emanez erail zuten. Estatuko gobernuburuek hala azalduta, familia horretako kideek Madrilgo atentatua ETA burua zeal sinistuta zeuden. Angel behartu nahi izan zuten bere okindegian kartel bat jartzera, eta Angelek ukatu ostean hura erail zuten.
Madrilen gertatutakoa argitu zenean jakin izan zen erailketa sortu zuen bertsioa modu meditatuan erabilia izan zela; hau da, Angel Berrueta hanbat mezu faltsu, asmo txarreko eta amorratuengatik eraila izan zen. Angel biktima da, eta ondorioz, aitortua izan dadila nahi dugu. Helburu horrekin lanean ari gara Angelen auzokide, lagun eta senideok.Hainbat proposamen egin ostean, erakunde publikoek Angel biktima moduan ez aitortzeko tematu direnez Angel Gogoan plataforma martxan jarri dugu. Egiaren mezua defendatzen dugu, Angel biolentzia politikoaren biktima izan zela onar dadila, eta ahal den neurrian, haren senideak errepara ditzatela.