Hona hemen hurrengo martxoaren 6an Iruñeko udaletxean Angelgogoan plataformak aurkeztuko duen mozioaren edukia.Proposamen hau egia, aitortza eta erreparazioaren bidean kokatzen dugu, horrelako gertakariak berriro inoiz gerta ez daitezen urratsak ematea berme bakarra delako.
Aurreko astean Udalean ordezkatuta dauden eta prestutasuna agertu zuten alderdiekin harreman erronda egin genuen. Orain, etorkizunera begiratzeko ordua heldu zaigu, borondateak elkartu eta behar diren baliabideak eta urratsak emateko momentua dugu, sortutako sufrikarioa gainditze bidean jartzeko.
Egiaren ordua heldu da!