viernes, 14 de marzo de 2014

Prentsaurre

Gau honetan, ordu txikitan, Iruñeko Udaltzaingoak (hala baieztatu dio udaleko Hiritar babes sailak komunikabide bati) atzoko egunean auzoko bizilagunok Angelen memoriaren alde jarri genuen plaka kendu egin du.



Gaur, auzo honen gehiengoaren nahiaren kontrako eraso onargaitz honen bidez, azken egun honetan esan duguna berretsita ikusten dugu. Indarkeria politikoaren zenbait biktimekiko moral bikoitza dago. Era antidemokratiko, arbitrario eta irainkorrean iritsi da instituzioen erantzuna.

Erreparazioan pausuak emateko borondate eza agerian geratu da. Hau al da erreparazioaren aldeko UPN, PP eta PSNren ekarpena? Mozioa errefusatu eta atzoko herritar aitorpenari honela erantzun? Udaletxeari beste ezer esatea eta egitea ez dagokiola esaten jarraituko al dute?
Hau biktima guztien erreparazioaren alde pausuak emateari ukatzearen ondorio bat gehiago besterik ez da. Ez dute Angelen memoria errespetatzen, hipokritak!!

Angelen memoria errespetatzen indarkeria politikoaren biktima guztien memoria errespetatzen da. Errespetuan eta memorian eraikitako beste gizarte eredu bat eraiki dezagun.

Hurrengo egunetan egoera honi behingoz buelta emateko alderdi politiko ezberdinekin kontaktu erronda bat abiarazten saiatuko gara. Espero dugu herritarren gehiengoaren nahiari kasu egitea eta ez gaitzatela berriro huts egin