sábado, 7 de marzo de 2015
Datorren Martxoak 13an 11 urte betetzen dira gure auzokide, lagun eta senide Angel erail zutenetik. Angel gogoan plataformatik familia urte hautean zehar erakutsitako indar eta duintasuna azpimarratu nahi dugu. Maite zaituztegu.
Urte hauetan zehar gure okinarentzako EGIA aldarrikatzen daramagu. Egia errelatoan, bizilagunen arteko liskarra izan zela eta titularrak bertsio honekin betetzen eta estaltzen saiatzen dutenen EGIA.
Egun horiek auzo mailan oso gogorrak izan ziren. 13A bera zein hurrengo egunak, poliziaren karga Angeli auzoaren eta familiaren azkena gurra sahiestu nahian. Auzoak irmotasuna demostratu zuen eta familiarekin egon zen, gaur egun dago eta begi egongo da. Angel maite dugun bezala zuei ere maite zaituztegulako.
Urte hauetan zehar gure okinarentzako AITORTZA aldarrikatzen daramagu. Aitortza gure instituzioetan. gobernuaren aitortza, egia eta justiziaren defendatzaile sentitzen direnak, baina 11 urte luze pasatzen uzten dituztenak.
Bukatzeko, urte haetan zehar gure ohinarentzako ERREPARAZIOA aldarrikatzen daramagu. Familia eta kaltetuentzako erreparazioa. 11 urte hauetan zehar izan ez duen erreparazioa. Biktima guztiak bezala merezi duten eta ukatzen dieten erreparazioa.
Ezin bukatu gogora ekarri gabe iazko gertakari tamalgarria, auzokideak Angelen omenez ipinitako plakaren lapurketarekin, hain zuzen ere. Instituzioek egin ez bezala, Angel biktima politiko bezala aitortzen zuen auzokideok ipinitako plaka.
Urtero bezala omenaldi xume bat eskainiko diogu Angel eta familiari Martxoak 13an arratsaldeko 19:00tan, okindegiaren aurrean eta bertara gonbidatu nahi dugu auzoa familia babestera.
ANGEL GOGOAN ZAITUGU