Koronabirusaren pandemiak zertxobait aldatu
gaitu. Etxean gelditu gara ohi genuen
baina sumisio handiagoz. Zeinek gehiago zeinek gutxiago, laguntza eman diogu
elkarri, kexatu gara, saiatu gara harremana mantentzen hurbileko pertsonekin eta une bortitzak bizi izan ditugu,
hau guztia mugitzen ginen inguruaren araberako
dramatismo baten erdian. Pasatu dugu eta pasatzen ari gara ahal dugun
eta dakigun modurik hoberenean. Baina bada zerbait lehen egiten genuenarekin
konparatuz, era desberdinez egin duguna:
Komunikabideen bidez ohikoa zena baino gehiago utzi gara informatzen.
Dagoeneko berdin da komunikabide publikoa edo
pribatua izatea. Informazioa emateko modua hain kutsatua dago, audientzia
handia ez duena ezabatzen dela. Era berean, edozein datu ikusgarriri
izugarrizko garrantzia ematen zaio, berdin egia izan edo ez izan. Baldintza
bakarra da informazio hori egiaren itxura izatea entzule eta ikusle kopurua
handitzeko: telebista, Internet, irratia, prentsa edo sare sozialak. Badirudi
ez dagoela modurik gure inguruan gertatzen denari buruz egiazko informazioa
lortzeko, ez Txinan, ez Belgikan, ezta Donibanen ere.
Omenaldia eten den bi urte hauetan eta aldi
berean gertatzen ari zen guztiarekin, iruditu zitzaigun borrokatzeko,
oihukatzeko eta esperientziak partekatzeko gogoak gutxitzen ari zirela. Wildek esan zuen bezala, “gaiztakeriak
irabazteko behar duen bakarra pertsona
zintzoek deus ez egitea da”. Eta sentipen hau mantendu da ekitaldirik gabeko
azken bi urte hauetan. Ekintzak suspenditu dira, boluntarioak atzera bota, egitasmoak
atzeratu.. bazirudien duela hiru urte baina gutxiago ginela …
Aurten publikoki ulertarazi nahi dugu ez
dagoela tresneria nahikorik egia geldiarazteko. Guk geuk ikusi dugula nola
erortzen diren azkenean haien lotsak estaltzeko jartzen dizkiguten oihal
opakuak. Eta egia beti ernetzen eta hazten dela temati eta iraunkor, haritz bat
bezalakoa, ñimiñoa txikitan baina errotua eta izugarria heldua egiten denean.
Gu, geu eta jendea garelako lehen eta azken hitz egiteko aukera dugunok eta ez
sistemak.